Nik Errenterian erosten dut

Errenteriako Errenkoalde elkarteak herriko merkataritzari babesa adierazteko Nik Errenterian izeneko festa antolatu du.

Jakina da gaur egun merkatari txikien egoera ez dela batere ona. Baina eskualdean herriko denden egoera kezkagarriarekin bat egiten duzuenak eta egunerokoan zuen babesa adierazten diguzuenak asko zaretela ere badakigu. Horregatik, zuen babesa eskertzeko eta zuen atxikimendua eskatzeko antolatu dugu festa.

Kontuan hartu behar da Errenterian 429 establezimendu komertzialetik gora daudela, eta horrek eragin zuzena duela herriko ekonomian, enpleguan eta garapenean.

Eman zure atxikimendua

Tokian tokiko merkataritzak dituen mehatxuen aurrean eta gizartean garatzen doazen erosketa modu eta ohitura berrien aurrean, merkatari txikiak etenik gabe ari gara lanean, gure baloreak gizarteratzeko eta balioan jartzeko.

Festa honetan, oso garrantzitsua izango da Errenteriako bizilagunen partaidetza. Izan ere, kanpainaren kartel identifikagarri batekin argazkiak egiteko photocall bat egongo da. Nik Errenterian dioen kartela eskuan, herritarrek herrian erosten dutela adierazi ahal izango dute, herriko merkataritzari atxikimendua adieraziz.

Nik Oarsoaldean

Send this to a friend