Nik Pasaian erosten dut

Pasaiako Laurak bat elkarteak herriko merkataritzari babesa adierazteko festa antolatu du.

Jakina da gaur egun merkatari txikien egoera ez dela batere ona. Baina eskualdean herriko denden egoera kezkagarriarekin bat egiten duzuenak eta egunerokoan zuen babesa adierazten diguzuenak asko zaretela ere badakigu. Horregatik, zuen babesa eskertzeko eta zuen atxikimendua eskatzeko antolatu dugu festa.

Kontuan hartu behar da Pasaian 160 establezimendu komertzialetik gora daudela, eta horrek eragin zuzena duela herriko ekonomian, enpleguan eta garapenean.

Tokian tokiko merkataritzak dituen mehatxuen aurrean eta gizartean garatzen doazen erosketa modu eta ohitura berrien aurrean, merkatari txikiak etenik gabe ari gara lanean, gure baloreak gizarteratzeko eta balioan jartzeko.

Festa honetan, oso garrantzitsua izango da Pasaiako bizilagunen partaidetza. Izan ere, kanpainaren kartel identifikagarri batekin argazkiak egiteko photocall bat egongo da. Nik Pasaian dioen kartela eskuan, herritarrek herrian erosten dutela adierazi ahal izango dute, herriko merkataritzari atxikimendua adieraziz.

Ekitaldi bakoitzaren amaieran argazki guztiak beheko estekan bilduko ditugu, eta elkarte bakoitzaren sare sozialetan zabalduko ditugu. Beraz, egizu zuk ere bertako merkataritza aldeko apustua, atera argazkia eta partekatu zure sare sozialetan!

Nik Oarsoaldean

Send this to a friend